Unai Hualdek Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariari bisita egin dio
Topaketa Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Foru Erkidegoko arduradun nagusiekin hasitako bilera errondaren baitan gauzatu da
Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakarariak, gaur goizean berriki Nafarroako Parlamentuko lehendakari hautatutako Unai Hualderi harrera egin dio gaur Nafarroako Jauregiko bere bulegoan. Topaketa Hualdek Foru Erkidegoko arduradun nagusiekin hasitako bileren errondaren baitan gauzatu da.
Bi erakundetako ordezkariek gaurkotasun politikoa aztertzeko aukera izan dute eta Gobernuaren eta Legebiltzarraren arteko elkarlan harremanaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute, aurreko legegintzaldian Gobernuaren kontrol sakon eta eraginkorrarekin frogatu zen bezala.
Unai Hualdek bihar jarraituko du bisita instituzionalekin, kasu honetan Iruñeko Udalera joango da Enrique Maya alkate berriarekin biltzeko asmoz (12:30).
Datorren asteartean, uztailak 2, Unai Hualde Foru Erkidegoko Arartekoarekin, Javier Enérizekin bilduko da (10:00), Kontuen Ganberako lehendakari den Asun Olaechearekin (11:30) eta baita Espainiako Gobernuko ordezkari den José Luis Arastirekin ere (13:00).
Hualdek ostegun honetan Nafarroa & Filipinak Lagunak Elkarteari harrera egingo dio
Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak ostegun honetan (14:00 Julia Álvarez aretoa) Nafarroa & Filipina Lagunak Elkarteari harrera egingo dio, Nafarroa eta Filipinak esparru desberdinetan elkartzeko helburua duen kolektiboa da, bai elkartasunean, kirol esparruan, kulturalean edo merkataritzan.