Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Martxoak 16
Unicefek antolatuta, Nafarroako haurtzaroari buruzko hausnarketa-foroa egingo dute ostiral honetan Parlamentuan
2030eko Nafarroako Haurtzaroari buruzko Gogoeta Foroa eginen da Nafarroako Parlamentuan ostiral honetan, hilak 17 (Erabilera Anitzeko Aretoa, 09:30), Unicef Comité Navarrak antolatuta.
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Maider Gurbindo Nafarroako Unicefeko koordinatzaileak emango diote hasiera jardunaldiari.
Ondoren, haurren 2030erako erronken inguruan hausnartzeko hiru foro egingo dira, etorkizuneko protagonisten (10:00), erakundeen (10:30) eta gizarte-erakundeen (11:15) ikuspegitik. Saioa amaitzeko, mahai-inguru bat egingo da gai horri buruzko agendari buruz (11:45).
Archivos adjuntos