Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Otsailak 6

Zibereraso batek zerbitzuz kanpo utzi du Nafarroako Parlamentuaren webgunea

Zentro Kriptologiko Nazionalak Errusiaren aldeko talde nazionalista hacktibista bati egozten dio erasoa

Zentro Kriptologiko Nazionalaren Ganberak ziurtatu duenez, “DDOSIA, Errusiaren aldeko talde nazionalista hacktibista NoName057(16)” deritzon taldearen zibererasoa jaso du Nafarroako Parlamentuak. Talde horrek erasoak botatzen ditu Errusiak Ukrainan egindako inbasioarekin kritikoak diren herrialdeen aurka.

 

Une honetan, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzu informatikoak lanean dihardu erakundearen webgunea berrezartzeko; izan ere, zibererasoaren ondorioz, eguerdiaz geroztik ezin izan da kanpotik web orrialdera sartu.

 

DDoSia Zerbitzua Ukatzeko eraso Antolatua egiteko tresnen kita da (DDoS, ingelesezko siglak: Distributed Denial of Service), Errusiaren aldeko NoName057(16) deritzon talde nazionalista hacktibistak garatu eta erabiltzen duena Errusiak Ukrainan egindako inbasioarekin kritikoak diren herrialdeei erasotzeko.

 

Europako, Ukrainako eta Ipar Amerikako zenbait administrazio publiko, enpresa pribatu eta komunikabideen aurkako erasoak egozten zaizkie. Aldian-aldian, taldeak mezuak argitaratzen ditu erasoen titulartasuna onartzeko.