Zuzenbide Parlamentarioa Ikertzeko III. Nafarroako Parlamentua Saria
Legegintza-botereari eta erakunde legegileari buruzko interesa sustatzea xede duen lehiaketa elebiduna da, eta sariak 2.000 euroko hornidura du.
Nafarroako Parlamentuak Zuzenbide Parlamentarioa Ikertzeko III. Sariaren deialdia egin du. 2016 urtetik aurrera, lehiaketa hori Foru Komunitateko unibertsitate guztientzat dago irekita.
Ikasleengan zuzenbide parlamentarioaren, legegintza-boterearen eta Parlamentu erakundearen ezagutzarekin zerikusia duten gaiei buruzko interesa sustatzea du helburu.
Lehiaketa NUPeko Zuzenbide Fakultatean, Nafarroako Unibertsitatekoan edo Iruñeko eta Tuterako UNED zentroetan ematen diren zuzenbide-ikasketetan matrikulatutako ikasleentzako sariak dira, eta lanak Zuzenbide Parlamentarioak zuzenean eta berariaz aztertzen dituen gai eta alorrei buruzkoak izanen dira.
Gutxienez 10 folioko lanak eta gehienez 20koak aurkeztu ahalko dira, jatorrizkoak eta argitaragabeak, gaztelaniaz nahiz euskaraz eginak. Sariak 2.000 euroko hornidura izanen du eta epaimahaiak 500 euroko accesit bat eman ahalko du, lanen kopuruari eta kalitateari erreparatuta.
Nafarroako Parlamentuak eta unibertsitateek izendatuko dituzte epaimahaiko kideak. Bereziki baloratuko dira gaiaren gaurkotasuna eta originaltasuna edota haren trataera.
Lanak Nafarroako Parlamentuko Erregistro Orokorrean aurkez daitezke (paperean), edo haren helbide elektronikora bidali (PDF formatuan). Aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da.
Parlamentua unibertsitarioei hurbiltzea sustatzeko programatu diren jardueretako bat da lehiaketa hori.
Archivos adjuntos