Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Otsailak 21

Zuzenbide Parlamentarioa ikertzeko III. sari banaketa egingo da bihar Parlamentuan

Legegintza-botereari eta erakunde legegileari buruzko interesa sustatzea xede duen lehiaketa elebiduna da, eta sariak 2.000 euroko hornidura du

Nafarroako Parlamentuak ostiral honetan, hilak 22, Zuzenbide Parlamentarioa ikertzeko III. Sari banaketa egingo du.

 

Lehiaketa NUPeko Zuzenbide Fakultatean, Nafarroako Unibertsitatekoan edo Iruñeko eta Tuterako UNED zentroetan ematen diren zuzenbide-ikasketetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago, eta lanak Zuzenbide Parlamentarioak zuzenean eta berariaz aztertzen dituen gai eta alorrei buruzkoak dira.

 

Lehiaketak ikasleengan zuzenbide parlamentarioaren, legegintza-boterearen eta Parlamentu erakundearen ezagutzarekin zerikusia duten gaiei buruzko interesa sustatzea du helburu.

 

Sari banaketa ekitaldia 12:00etan izango da Areto Instituzionalean, eta Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza, bertan izanen da.