Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Apirilak 12
‘Navarra se vacuna-Nafarroa txertatze bidean’ kanpainarekin bat egin du Nafarroako Parlamentuak
Nafarroako Parlamentuak Navarra se vacuna-Nafarroa txertatze bidean kanpainarekin bat egitea erabaki du gaur, Nafarroako Gobernuak Covid-19aren aurkako txertaketa prozesuan parte hartzea sustatzeko asmoz martxan jarritakoa.
Horretarako, eta herritarren txertaketa masiboa bultzatzeko asmoz, Foru Komunitateko eraikin publiko nagusiek, orain segurtasun-distantzia mantentzeko deia luzatzen duten kartelez gain kanpainaren leloa izanen duen olana bat jarriko dute fatxadetan.
Arduraz jokatzearen garrantziari buruz kontzientziatu nahi da, orain arte egin bezala ,osasun agintarien gomendioei jarraituz kutsatzeak murrizteko.