Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Urriak 4

“Nafarroan pobrezia eta gizarte-bazterkeria desagerrarazteko estrategiak” jardunaldia eginen da asteazken honetan Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuan asteazken honetan, hilak 5, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareak antolatutako Nafarroan pobrezia eta gizarte-bazterkeria desagerrarazteko estrategiak jardunaldia egingo da.

 

Inaugurazioa Erabilera Anitzeko Aretoan izango da 16:30ean, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak, Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak eta Myriam Gómez Nafarroako Pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako Sareko presidenteordeak hartuko dute parte.

 

Ondoren, Elena Costas ekonomialariak "politika publikoen diseinua eta ebaluazioa" hitzaldia emango du, eta jarraian, gogoeta- eta eztabaida-taldeak sortuko dira gai hauen inguruan: gutxieneko diru-sarreren bermea; politika aktiboak: gehiegizko administrazio-lana eta hirugarren sektorearen lekua; zerbitzuen eta politiken gobernantza eta artikulazioa; eta komunikazio politikoaren funtzio pedagogikoa.