Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Martxoak 24

“Pandemiaren oihartzunak. Koronabirusak urtebete Nafarroan” jardunaldiei hasiera emateko ekitaldia

Unai Hualdek azpimarratu du azterketa eta entzute aktiboa oso garrantzitsuak direla “borrokatzen jarraitu behar dugun” pandemia baten ondorio iragankor eta egiturazkoei heltzeko

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek hasiera eman die gaur arratsaldean Pandemiaren oihartzunak jardunaldiei. Jardunaldiak Parlamentuak antolatu ditu, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoarekin lankidetzan, “pandemiaren ondorio ekonomiko, sozial eta politiko nagusiak laburbiltzeko, horiei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko”.

 

Jardunaldien helburua da “atzera begiratzea”, Unai Hualdek adierazi duenez, “osasun-krisi honen ondorioak aztertzeko, osoko bilkuren areto honetan ohikoa ez den ikuspuntu batetik. Ez naiz nekatuko gauza bera errepikatzeaz. Parlamentua, gainerako erakunde publikoak bezala, egoerak eskatzen zuen mailan egon da. Askoz gehiago izan dira asmatutakoak egindako okerrak baino”. Baina hau guztia ez da amaitu, eta ona da adituen analisiak entzuten geratzea”.

 

Aipatutakoaren harira, baina soziologiaren eta politologiaren arteko loturei aipu eginez, “gure lan politiko eta instituzionalari oso lotuta dauden bi zientzia” baitira, lehendakariak azaldu du batzuen eta besteen jardunaren oinarrian “gizartearen beharrak modu aktiboan aztertzea eta entzutea” dagoela. “Horrexek bultzatzen gaitu ekimen parlamentarioak edo/eta azterlan soziologikoak aurkeztera, eztabaidatzera eta onartzera; besteak beste, abenduan konfinamenduarekin lotutako hainbat gai baloratu zituena, NUPekin dugun hitzarmenaren babesean egina”.

 

Gauzak horrela, eta COVIDaren ondoren seguruena eginen den barometroa iristen ez den bitartean, Unai Hualdek gogora ekarri ditu Parlamentuko atalondoan ageri diren “irudi gordin-gordinak”, Aregnaren Pandemia baten Kronika erakusketa jendetsuari dagozkionak, hain denbora laburrean bizitzea tokatu zaigun “aldaketa handi eta muturrekoaren” adierazgarri. Inor ere ez zegoen prestatuta honetarako. Argazki horiek guztiek ospitale eta egoitzetako sufrimenduaren berri ematen digute, eta konfinamenduaren gogortasuna, heriotzaren fenomenoa eta agurrak gogorarazten dizkigute. Horregatik da garrantzitsua jardunaldi hau. Entzuten eta pentsatzen jakin behar da pandemiari aurre egiten jarraitzeko, jendearen bizitza hobetuko duten dekretu, lege, neurri eta inbertsio berriekin”.

 

Amaitzeko, lehendakariak eskerrak eman dizkie Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargo Ofizialari eta haren txostengileei, elkarrizketaren sendotasunean oinarrituta pandemiaren ondorioz sortutako aldaketa iragankorrak edo egiturazkoak aztertzen lagunduko duten ikerketa- eta deliberazio-espazioak bultzatzeagatik.

 

Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko Irati Zunzarren arduratu da hizlarien eta parte-hartzaileen arteko elkarrizketa sartzeaz eta testuinguruan jartzeaz; izan ere, aurrez aurre edo telematikoki, urte “oso zaila” izan denaren azterketan aktiboki parte hartu dute.

 

Irati Zunzarrenen aburuz, “jendea gelditzea eta jendearekin konektatzea, elkarlan- eta laguntza-sare onak ezartzeak duen garrantziaz jabetzea ekarri du, eta gai hori, nola edo hala, zuzenean lotuta dago osasun mentalarekin, pandemia piztu duen beste gai garrantzitsu batekin. Kultura bezala, kaltetutakoen artean ere bai. Pribilegiatua sentitu naiz pisu duin batean bizi naizelako tristura babesleko garaian gaudela esan liteke”.

 

Jarraian, solasean aritu dira gizarte-mugimenduetan eta klima-larrialdian aditua den soziologo eta politologo Cristina Monge, genero-berdintasunaren arloko erreferentziazko soziologo eta aholkularia den Sara Ibarrola eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko lehendakari Juan Gutiérrez. Eztabaida-moderatzaile     Idoia de Gaminde aritu da, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

 

Jardunaldira bertaratu dira Carlos Pérez Nievas, Isabel Olave (Navarra Suma), Patricia Fanlo (PSN), Uxue Barkos (Geroa Bai), Arantza Izurdiaga (EH Bildu) foru parlamentariak, Hezkuntzako zuzendari nagusi Gonzalo Reguera, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko kontu-hartzaile, eta Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko batzordekide-aholkulari juridikoa Xabier Berrade.