Nafarroako Gobernua ikus-entzunezkoen sektorea susta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena ahobatez onetsi du gaur zeinaren bidez Ganberak berak duen “ikus-entzunezko sektorea sustatzeko borondatea” adierazten duen, “arlo estrategikoa dela irizten baitu”.
Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, non halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “9 hilabeteko epean ikus-entzunezkoen sektorea bultzatzeko liburu zuri bat presta dezan, egungo egoerari buruz egin beharreko diagnostikotik eta sektorearen beharrizanei buruzko azterketatik abiatuta”.
Zioen azalpenenean, Nabai-k bultzatutako ebazpenak sektore honek duen garrantzia ohartarazten du, “balio erantsi” “ekonomiko” zein “kultural eta soziala” sortzeko gaitasuna baitu. Gainera, “politika arautzaile” baten garapenean aurrera egitearen alde egiten du, Europar Batasunean egiten den moduan, esparru horren hazkundea susta dezan, Nafarroan “heterogeneoegia eta lotu gabea” baita.
· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 26. zk., 2012-03-16koa)