Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Irailak 27

Nafarroako Gobernua C. A. Osasunak bere tributu-zorra ordaintze aldera plan bat aurkez dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k, PPNk eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk kontra emandakoarekin, ebazpena onetsi du gaur, Nafarroako Gobernua premiatzen duena “2012a bukatu aitzin Legebiltzar honetan plan bat aurkez dezan, Osasuna futbol taldeak azken urteotan Foru Ogasunarekin metatu duen tributu-zorra ordaintze aldera, legeak ezarritako zenbatekoak eta epeak beteta”.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako ebazpena “informazio faltaz eta ziurgabetasunaz” mintzo da Foru Ogasunari zuzenean eragiten dion arazoari dagokionez; harekin Osasunak “28 milioi eurora irits litekeen zorra” baitauka, zeinaren zati handi bat jokalariei “atxikitako PFEZetik” heldu den.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 49. zk., 2012-05-18koa)