Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Azaroak 22

Nafarroako Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legeko 4. artikulua aldatzen duen Legea onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta SNk alde emandako botoekin, PPNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek kontra emandako botoekin, lege bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legeko 4. artikulua aldatzen den, erakunde horren osaerari dagokionean.

Nafarroako Eskola Kontseilua Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan irakaskuntza ez-unibertsitarioaren programazio orokorrarekin zerikusia duten sektore sozial guztien kontsulta eta partaidetza bideratzen dituen organo gorena da.

Legearen helburua organo horren barruan “desgaitasunaren ondorioz arreta berezia” behar duten ikasleak ordezkatuko dituen kide bati tokia egitea da; bai eta beste biri ere, ikastetxe publikoetako eta ikastetxe pribatu itundu eta diruz lagundukoetako zuzendariak ordezkatuko dituenei hain zuzen.

Zioen azalpenean, Gobernua Nafarroako Eskola Kontseiluaren osaera 12/1997 Foru Legearen 7.1 i) artikuluari egokitzeko beharrari dagokio, are gehiago aniztasunari arreta ematea “Espainiako hezkuntza sistemaren zutabeetako bat” dela kontuan hartuta.

Epigrafe horrek dio Nafarroako Eskola Kontseiluari hainbat gairi buruzko iritzia eskatuko zaiola derrigorrez; besteak beste, irakaskuntzaren kalitatea hobetzera eta Nafarroako gizartearen egoerari egokitzera bideraturiko xedapen eta jarduketa orokorrak eta “gizarte-sektoreen artean eta giza-banakoen artean dauden diferentzia mailaketak konpentsatzera” bideraturikoak.

Era berean eta 7.1 artikuluak “ikastetxeetako zuzendaritzari dagokion eginkizunetan eragiten” duten funtzioak eta eskumenak jasotzen dituenez, ikastetxeak publikoak, pribatu itunduak edo diruz lagundutakoak izan, “bidezkotzat” jotzen da bi sektoreetako zuzendariek ordezkaritza izatea Nafarroako Eskola Kontseiluan.

Berrikuntza gisa, iragan urriaren 17an Batzordean egin zen eztabaidan zuzenketa bat gehitu zen, Eskola Kontseiluan berdintasunaren alde lan egiten duten asoziazioen ordezkari bat egotera bideratutakoa, zeina horretarako sortutako berdintasunaren aldeko eragileen erroldara aurkeztutakoen artean hautatuko den. Zuzenketa hau SNk, Nabai-k, Bildu-k, PPNk eta I-Ek zuzenketa horren alde bozkatu zuten, UPNk ez zuen bozkatu.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 55. zk., 2012-06-01ekoa)
· Zuzenketen argitalpena (NPAO, 75. zk., 2012-09-25ekoa)
· Irizpenaren argitalpena (NPAO, 86. zk., 2012-10-29koa)