Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Otsailak 14

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den eskura dituen bide guztiak erabil ditzan Tabako-produktuak ekoizteari, aurkezteari eta saltzeari buruzko Europako Batzordearen 2001/37/CEE Zuzentarauaren aldaketa geldiarazteko

Parlamentuak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako eta Espainiako Gobernua premiatzen diren “2001/37/CEE Zuzentarauaren aldaketaren garapenari dagokionez erne egotera, tabako-sektorearen interesak bermatze aldera, hartara, aldaketa horiek enpleguan izan litzaketen eragin kaltegarriak saihesteko”.

Onetsitako ebazpena SNk, ekimenaren titularrak, onetsitako eta talde guztiek sinatutako in voce ordezkatze-zuzenketa baten ondorio da.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu duen jatorrizko mozioa Tabako produktuak fabrikatu, aurkeztu eta saltzeari buruzko dagokio Europako araudia aldatzeak izan dezakeen “ekonomian eta eta enpleguan” izan dezakeen eraginari dagokio. Horren karietara, oraindik zirriborro fasean dagoen araudia “geldiaraztera” dei egiten du.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 79. zk., 2012-10-05ekoa)