Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Ekainak 13

Nafarroako Gobernua Prestazio Handiko Trena gauzatzeko hitzarmen berri bat sinatze aldera Espainiako Gobernuarekiko negoziazioei berriro ekin diezaien premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Talde sozialistak ohartarazten du hasierako proiektua hirugarren errail batean eta abiadura handiko 70 kilometrotan oinarritutako beste batekin ordezkatzea "irrigarria" dela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta SNk haren alde emandako botoekin, PPNren eta atxiki gabekoen abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “exijitzera berriro ekin diezaien Espainiako Gobernuarekiko negoziazioei, Sustapen Ministerioaren bidez, Prestazio Handiko Trenaren aurreko proiektuak lehenago aurreikusitako moduan mantentze aldera, Nafarroak jarrai dezan Zaragoza eta Euskal Y-aren arteko Pirinioetan zeharreko Oinarrizko Sarean, gure ustez hori baita gure Foru Komunitatearen garapen ekonomiko eta industrialerako aukerarik onena”.

Azkenean onetsi den testua ordezkatze aldera ekimenaren titular SNren eta PPNren artean lortutako akordioa ezin izan da bozkatu Aralar-Nabaik ez baitu ontzat eman aipatu in voce zuzenketa izapidetzea. Honela zioen aurrera atera ez den adostutako testuak:

“Nafarroako Gobernua premiatzen da, Sustapen Ministerioaren bidez, Espainiako Gobernuarekin negoziaketetan jarri dezan Prestazio Handiko Trena gauzatzeko epeen kronograma bat izango duen hitzarmen berri bat sinatzeko, zeina Garraio eta Etxebizitza Inbertsioaren (PIIVI) 2012-2014 proiektuaren araberako izango den, halako moldez non Nafarroa Zaragoza eta Euskal Y-aren arteko Pirinioetan zeharreko Oinarrizko Sarearen konexioaren parte izanen baiten, gure ustez hori baita gure Foru Komunitatearen garapen ekonomiko eta industrialerako aukerarik onena”.

Bestalde, atxiki gabeko parlamentariek Aralar-Nabairen eta SNren mozioei ordezkatze zuzenketa bat aurkeztu diete, batak zein besteak onartu ez dutena. Zuzenketan Foru Komunitateko Gobernua premiatzen zen “Zaragoza-Euskal Y trenbide ardatzari dagokionez haren jarrera alda dezan, halako moldez non, ibilbide guztian zehar nazioarteko zabalera sartzeak duen garrantzia aitortuz, lehentasuna emanen zaion Iruña eta Euskal Y-aren artean nazioarteko zabalera eta behar adina prestazio altuak dituen linea berri bat eraikitzeari, Iruña-Castejón zatiaren abiadura handikoaren aldeko apustuaren kaltetan”.

Gainera, Nafarroako Gobernua Gobernu zentralarekin hitzarmen berri bat negoziatzera premiatzen zen, dagoeneko azaldutakoaren oinarriaren gainean, Estatuak epe jakin batean proiektu osoarekin aurrekontu konpromiso bat duela ziurtatzen duena, lanen kostuaren goranzko desbideratzea barne; ukitutako autonomia erkidego bakoitzean jarduera koordinatuak gauzatzea ziurtatzen duena; Nafarroarekin bere garaian EAErekin hitzartutakoaren parekoa den finantzazio-konpentsazio mekanismo bat ezarriko duena”.

Halaber, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen zen Kantauri-Mediterraneo Prestazio Handiko Trenbide Korridorearen ikerketa informatiboaren zuzendaritza lankidetzaz arduratuko den jarraipen batzordea aktibatzera. Iruña-Euskal Y lotura tartea”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak baieztatzen du aurreko proiektuaren ordez beste bat gauzatzeak, alegia, gure trenbideak nazioarteko zabalerarekin bateragarri egiteko hirugarren errail bat eraikitzeak, indargabetzen eta bazter uzten duela abiadura handiko Nafarroako korridorea, izan ere, prestazio handiko trenaren zati hori Castejón eta Iruña arteko 70 kilometroetara bakarrik mugatuko litzateke, eta hori “irrigarria da benetan”.

Proposatu duen taldeak PPren Gobernuak Nafarroako abiadura handiko trena dela-eta egiten ari den kudeaketa “negargarria” deitoratu du. Gainera, ohartarazi du “nabarmen merkeagoa” den proiektu berriarekin Nafarroa Kantauri-Mediterraneoa korridorearen parte izateari utziko diola, zeinak berekin dakarren bi gune logistiko garrantzitsu sortzeko aukera galtzea, bata Noainen eta beste bat Tuteran, eta agian hirugarren bat Sakanan.

Hori guztia, “abiadura handiko trenbide-lotura sare bat garatzeko proiektu europar” horren alde “hamar urte baino gehiago borrokatzen egon ondoren”, “gauzatzeko finantzaketa eta epeak zituena”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 46. zk., 2013-05-06koa)

Nafarroako Gobernua PHTaren Nafarroako tartean egiten ari diren lan guztiak geldiaraz ditzan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Ohartarazten zen, abiadura handiko trenaren hasierako proiektuaren berrikuspena baieztatzen bada, balitekeela lanek ezertarako ez balio izatea

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, atxiki gabekoen abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren alde emandako botoekin, Nafarroako Gobernua “PHTaren Nafarroako tartean egiten ari diren lan guztiak geldiaraz ditzan” premiatzen duen mozioa bazter utzi dute. “Halaber, premiatzen du eten dezala obra berrien adjudikazio oro”.

Bazter utzitako mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “negozia ditzan, adjudikazioak hartu zituzten enpresekin, kontratuak amaitzeko edo enpresei adjudikazio horiengatik konpentsatzeko moduak, indarrean diren kontratuak bertan behera geldi daitezen Prestazio Handiko Trena dela-eta Nafarroan exekutatzen ari diren obretan”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “negoziaketa bat jar dezan abian Estatuarekin eta Adifekin, bi aldeek sinatu zuten hitzarmena amaitutzat emateko eta zehazteko zein den Nafarroari ordaindu behar zaion obra-partearen kostua, hitzarmena indarrean egon den bitartean exekutatu denari dagokiona”.

I-Ek hala eskatuta, azken idatz-zati bat gehitu da, zertarako eta “premiaz negoziazioak has daitezen Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Foru Komunitateko Administrazioarekin, Nafarroan trenbide proiektu berri bat zehazteko, garatzeko eta finantzatzeko (200 Trena edo EuroMED trena) egiazko gaitasuna izango duena salgaiak eta bidaiariak garraiatzeko”.

Hori guztia, “egungo trenbide sarea aprobetxatuz, hobetuz eta egokituz, bai eta europar zabalerako hirugarren bide bat eraikiz” gai izango dena “erraztasunez eta maiztasunez Nafarroako bi igarobideetako herri nagusiak konektatzeko, hau da, Iruñea- Ebroko Erribera (Zaragoza-Bartzelona eta Zaragoza-Andaluzia lotzeko) eta Iruñea-Gasteiz ( Europarekin Irunetik eta Sevillatik, Madriletik eta Valladolidetik iristen den sarearekin)”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatutako ebazpenak aurrez aurre jartzen ditu “murrizketa sozialetako politika bat egitea, enplegua sortzera bideratutako jarduera ekonomiko inolakorik ez izatea eta zerbitzu publikoak etengabe desmuntatzen aritzea” eta gobernuaren “jarrera setatia”, izan ere PHTaren Nafarroako tartearen hasierako proiektuaren “berrikuspena” baieztatuz gero, “baliteke ezertarako ez balio izatea”.

Proposatu duen taldearen iritziz, “arriskutsua” da lanekin jarraitzea azkenean beste aukera “arrazoizkoago” batzuen alde egiten bada, “bihur bailiteke porlanezko korridore bat, errailik, linea elektrikorik eta trenik gabea” halako moduz non “baliabide publikoetatik milioi pila bat alferrik galduko liratekeen”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 46. zk., 2013-05-06koa)