Lehendakariak terrorismoaren biktimak babesteko adierazpen institucional bat irakurtzen eman dio hasiera Osoko Bilkurari
Nafarroako Parlamentuak terrorismoaren biktimak oroitu eta omentzeko egunaren oroipenarekin bat egiten duela adieraztea
Parlamentuko lehendakariak, Alberto Catalánek, terrorismoaren biktimak oroitu eta omentzeko egunaren oroipenarekin bat egiteko adierazpen bat irakurtzen eman dio hasiera urte politikoaren azken osoko bilkura arruntari.
Catalánek oroitarazi du ezen biktimak oroitzeko ekainaren 27a aukeratu duela 1960ko egun horretan ETAk bere lehenengo biktima erail zuelako Lasarten (Gipuzkoa), Begoña Urroz Ibarrola, guraso nafarrak zituen, Beintzakoak eta Labaienekoak, 22 hileko haur bat.
"Gaur ere, iaz bezala, Nafarroako Parlamentuak aitorpen honekin bat egin eta Nafarroako terrorismoaren biktimak omendu nahi ditu; batez ere ETA talde terroristak eraildako biktima mortalak eta, nola ez, haien senideak”, gaineratu du.
Nafarroako gizartearen gehiengoaren sentimenduak interpretatuz, Catalánek adierazi duenez Parlamentuak kondenatzen ditu “egindako erailketa terrorista guztiak; terrorismoaren eta haren konplizeen erruz herritarrek jasan duten beldurraren eta minaren historia justifika ezina gaitzesten du; ETA baldintzarik gabe desegitea, armak entregatzea eta haren kideak justiziaren esku jartzea exijitzen du”.
"Egin egiten du –gaineratu du-, halaber, oroimena eta egia babesteko, duintasuna defendatzeko eta indarkeria terrorista jasan duten pertsona guztiei justizia egiteko biktimekin hartu duen konpromisoarengatik”.
Adierazi duenez, Nafarroako Parlamentuak eta gainerako erakundeek “biktimak beti kontzientzia demokratikoen eta nafar eta espainol zintzo guztien bihotzean dagokien lekuan jarri behar ditu, terrorismoak ez baitu justifikaziorik, gizakiaren duintasunaren aurka eta zuzenbide estatuaren zutoin diren printzipio eta balioetan oinarrituta eraiki den gizarte bizikidetzaren aurka”.
"Biktimak gogoan izatea gizartearen betebehar etiko eta morala da, asko zor baitie haien bizitza askatasunagatik eta demokraziagatik eman dutenei”, bukatu du lehendakariak.
Lehendakariaren parte-hartzea Parlamentuko mahaiak eta eledunen batzarrak iragan astelehenean onetsi zuen adierazpen instituzional baten ondorioa da, UPNren, PSNren, PPren eta I-Eren babesa eta Bildu-ren eta Aralar-Nabairen aurkako botoa jaso zituena.
Diputatuen Kongresuak ezarri zuen terrorismoaren biktimen eguna 2010eko martxoaren 11n, hau da, 2004ko 11Man egindako atentatu terroristen seigarren urteurrenaren egun berean.
PPNk hala eskatuta, iragan astelehenean Eledunen Batzarrak terrorismoaren biktimak oroitu eta omentzeko egunaren oroitzarekin bat egiteko adierazpen instituzional bat onetsi zuen. UPNk, SNk eta I-Ek haren aldeko botoa eman zuten eta Bildu-k eta Aralar-Nabaik haren aurkakoa.
Honakoa dio adierazpenak:
“1.- Bat egiten du terrorismoaren biktimak oroitu eta omentzeko egunaren oroitzarekin, zeina ekainaren 27 bakoitzean ospatzen baiten.
2.- Nafarroako gizartea une orotan terrorismoaren biktimen eta haien senideen memoria errespetatu eta gordetzera gonbidatzen du.
3.- 2013ko ekainaren 27a egun horretako Osoko Bilkuran terrorismoaren biktimak babesteko adierazpen bat irakurtzen oroitu dezan.
4.- Adierazpen instituzional hau terrorismoaren biktimen elkarteei eta Diputatuen Kongresuari helaraz diezaien”.