Noiz argitaratua Osteguna, 2014.eko Ekainak 26

Parlamentuak Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzearen aurka dagoela erabat adierazten du

Haren bizitza baliagarria 2024raino luzatzea ahalbidetzen duten aldaketa fiskalen aurka eta araudia aldatzearen aurka egiten duten bi ebazpen onetsi ditu

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNk haren aurka eman duen botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak adierazten duen “Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzearen aurka dagoela erabat”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Espainiako Gobernua eta haren Industria, Energia eta Turismo Ministerioa premiatzen dituen “ez dezaten baimendu Garoñako zentral nuklearra berriz ez irekitzea”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Espainiako Gobernua premiatzen du “errotik alda dezan bere energia-politika, politika iraunkorrak ezarrita, lehentasuna emanez energia aurrezteari eta energia-iturri berriztagarri eta ekologikoak erabiltzeari”.

Zioen azalpenean, Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu duten ebazpenak adierazten du Instalazio Nuklear eta Erradioaktiboen Erregelamendua aldatzearen aurka dagoela, izan ere, ustiapen-lizentzia berritu ondoren, argi berdea ematen dio Garoñako zentral nuklear “zaharkitua” 2024 arte berriz irekitzeari. Hala, “iturri berriztagarri eta ekologikoetan oinarritutako energien garapenaren” alde egiten du, “Nafarroa aitzindaria izan baitzen sektore horretan”.

Proposatu dutenek Garoñaren bizitza baliagarria luzatzeko saiakerak gaitzesten dituzte. 2013ko uztailean haren jarduna amaitu zuen “segurtasun-arazo ugarien, herritarren presioaren eta bideraezintasun ekonomikoaren ondorioz, Nafarroan ere bai, bereziki Erribera osoan eta bertako nekazaritzan nahiz nekazaritzako elikagaien industrian, Ebro ibaian eragin zuzena duelako”.

Garoñako zentral nuklearra 1971ko martxoaren 2an jarri zen abian eta 40 urteko bizitza baliagarria izateko diseinatu zen. Epea iazko martxoan bukatu zen.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 70. zk., 2014-05-30ekoa)

Parlamentua Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzearen aurka dagoela adierazten duen ebazpena onetsi dute

Instalazio Nuklear eta Erradioaktiboen Erregelamendua aldatzearen aurka dagoela adierazi du, haren bizitza baliagarria 2024raino luzatzea ahalbidetzen baitu

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNk haren aurka eman duen botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez adierazten duen “zentral nuklearren bizitza luzatzearen aurka dagoela; izan ere, 30 urteko balio-bizitza izateko zegoen pentsatua, eta 40 urtez funtzionatu du. Hori dela-eta, erabat amortizatua dago, eta ez dago bere segurtasuna bermatzen duen inolako txostenik”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du, non halaber, Espainiako Gobernua premiatzen den “ez dezan lizentzia berririk eman Santa María de Garoñako zentral nuklearraren instalazioak berreraikitzeko”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak dioenez, Garoñak “ez du segurtasun-baldintza nahikorik” eta legedian egindako aldaketa arbuiatzen du, izan ere, Endesa eta Iberdrolak –bakoitzak zentralaren jabetzaren %50 dauka- erabiltzen dute zentrala berriro irekitzeko egindako zerga-aldaketei esker 153 milioi aurreztu baititzakete.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 70. zk., 2014-05-30ekoa)