Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Otsailak 5

Aldeas Infantiles erakundearen Osoko Bilkura

Ablitaseko eta Orkoiengo ikastetxe publikoetako 73 ikaslek parte hartu dute arretaren balioa sustatzeari buruzko osoko bilkuran

Gaur Ablitaseko eta Orkoieneko ikastetxe publikoetako 73 ikaslek XVII. Zure balioak besarkatu programan parte hartzen duten Nafarroako Lehen Hezkuntzako 3.200 ikasleen ordezkari gisa, arreta sustatzeari dagokionez praktikan jartzea gustatuko litzaieken 12 konpromisoak aurkeztu dituzte.


Ikasleak Osoko Bilkura berezi honen protagonistak izan dira. Haurren hausnarketak irakurri dira eta, amaitzeko, bozketa bat egin da aurkeztu diren guztien artean konpromiso bat era demokratikoan hautatzeko.


13 botorekin, bozkatuena, izan da Enpatiaren zaindariak izateko konpromisoa hartzen dugu, baita gure gelakideei norbaitekin gaizki portatzen ari direla esateko eta haien lekuan egongo balira nola sentituko liratekeen galdetzeko ere. Jarraian, 8 botorekin, geratu dira Gainontzekoen lekuan jartzeko konpromisoa hartzen dugu, gelakideen iritziak errespetatuta eta behar denean laguntza emanda; eta Gelakide guztiak diren moduan onartzeko konpromisoa hartzen dugu, haien iritzi eta sinesmenak errespetatuta, pertsona moduan aberats gaitezen. Hirugarren postuan, 7 botorekin, Beti behar duen hori defendatzeko konpromisoa hartzen dugu geratu da.


Saioa Aldeas Infantiles SOS hezkuntza programaren barnean antolatu da. Aurten Espainia osoko 3.500 ikastetxe eta institutu gonbidatu dira (350.000 ikasle, 5.800 Nafarroakoak, eta horietatik 2.600 Bigarren Hezkuntzakoak) klasean Arretaren balioari buruz hausnartu eta hitz egitera, era horretan “herritar diren aldetik heziketa aberatsagoa eta gizakien arteko harremanen ikuspegi positiboa izan dezaten”.


Saioa 12:00etan hasi da eta Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán bertaratu da, baita Gizarte Politiken kontseilaria, Iñigo Alli; eta Espainiako Aldeas Infantiles SOS erakundearen lehendakariordea, Javier Martín Burillo, ere. Hiruek, hurrenez hurren, parte-hartze banarekin eman diote hasiera saioari.


Aldeas Infantiles SOS erakundearen komunikabideetako zuzendaria, María Jesús Rodríguez, izan da saioa gidatu duena; baina, José Antonio Rapún (UPN), Maite Esporrín, Patricia Cueva (Socialistas de Navarra), Bikendi Barea, Itxaso Lete (Bildu), Patxi Zabaleta (Aralar-Nabai) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) parlamentariak ere bertan izan dira.


Ongi etorria emateko egin duen parte-hartzean, Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán ikasleei zuzendu zaie eta azpimarratu die “askatasunean adierazterakoan errespetua oso garrantzitsua” dela. “Besteek esaten dutena entzutea askatasunean eta demokrazian aurrera egiteko modurik onena da”.


Iñigo Allik, Gizarte Politiken kontseilariak, Aldeas Infantiles erakundea zoriondu du eta ikasleak premiatu ditu “freskotasuna ez galtzera, era horretan gaitasun eta baliabide gutxien dituzten pertsonak laguntzeko egin behar duguna behar dituzten baliabideak ematea da, egunean batean, zuek bezala, helduak direnean zer izan nahi duten aukeratu ahal izan dezaten”.


Javier Martín Burillok, Aldeas Infantiles SOS erakundearen lehendakariordeak, ohartarazi du “nork bere burua eta bere ingurua aztertzea ezagutzen dudan arreta jartzeko modurik txikiena da. Arreta sozialaz, enpatiaz eta errespetuaz hitz egiten dugu. Kontua gure ekintzek eta gure hitzek gainerakoengan duten eraginean arreta jartzea da. Horri esker egiten du aurrera munduak”.


Jarraian, Parlamentuko lehendakariak saioa ireki du. Saúl Calvok eta Ekaitz Mirandak (Ablitaseko San Babil, Lehen Hezkuntzako 6. maila) oholtzara igo diren lehenengoak izan dira. Bertan arazoak konpontzeko gizartean zer gertatzen den arretaz entzun behar dela oroitarazi diete politikariei. “Gure parlamentarien zeregina Nafarroako herritarrak alderdi askotan laguntzea da; horregatik gurekin guztiekin enpatia gehiago izan dezaten eskatzen diegu. Nafarroako herritarren beharrei arreta gehiago eskain iezaiezue eta jar ezazue zuen indar guztia erkidego hau bizitzeko toki on bat izan dadin lortzen”.


Gainera, haien ikastetxeko Irene Melerok eta Jhoselyn Estefanía Calapiñak barne arretaz hitz egin dute, horri esker “geure burua hobe ezagutzen dugu eta arreta gal dezagun galarazten du”, “atzean gera ez gaitezen eta gure ikaskuntza prozesuan garrantzitsuak izan daitezkeen ezagutza eta ideiak gal ez ditzagun”. Halaber, batzuetan “erlaxatu eta ideiak gure buruan sormen bila ibil daitezen utzi behar dela”. Beraz, prozesu bakoitzarentzat egokiak diren uneak ezberdintzen ikastea beharrezkoa da.


Orkoieneko Eskola Publikoko bozeramaileek (Lehen Hezkuntzako 3. maila) bi ipuin motz kontatu dizkiote Osoko Bilkurari. Lucía Ayerrak Sofiaren istorioa kontatu du, bere gelakidea zen Juani galduta zituen betaurrekoak aurkitzen lagundu zion neska bat, besteen larruan jartzeagatik eta erabilgarria izan ahal izateagatik oso pozik zegoen.


Ainhoa Ortegak Enpatiaren zaintzailea egin du protagonista. Izaki hori Lusindari agertu zitzaion, bakarrik eta triste sentitzen zen neskato bat. Haren gelakideek ez zuten ongi tratatzen, baina zaintzailearen laguntzari esker neskatoak zoriontsu izatea lortu zuen. “Oroitu Enpatiaren zaintzailea hortik dabilela, beraz kontu izan eta ezer egin aurretik jar zaitezte beti bestearen lekuan”, esan du.


Klaseek prestatu dituzten parte-hartzeak irakurtzeaz gain, haur bozeramaileek arreta hobetzeko eta era horretan errespetua duen gizarte bat lortzeko proposamen sorta bat aurkeztu dituzte. Jarraian, haien botoa hautestontzian sartu dute hautatutako adierazpena betetzeko konpromisoa hartzeko.


Ondoren, saioa amaitzeko Catalánek irakasleei egin duten lana eskertu die, baita Aldeas Infantiles erakundeari ere, “haurrek eskubideen eta babesaren alde lan egiten duelako, hori baita gizarteko kolektibo zaurgarrienetako bat”.


Botoak zenbatu eta saioa amaitu ondoren, 73 ‘diputatu txikiek’ lehendakariekin eta parlamentariekin argazkiak atera dituzte.


Aldeas Infantiles SOS erakundearen xedea haurrei familia bat, etxe egonkor bat eta heziketa sakon bat ematea da, era horretan etorkizun oparo eta ziurra emateko. Gehien kaltetutako haurrekin lan egiteaz gain, balioetan heztera laguntzen du, haurren bazterkeria errotik desagerrarazte aldera.


Aldeas Infantiles erakundea 1949an sortu zen eta 134 herrialdetan kokatuta dago. Izaera unibertsaleko eredu familiarra jarraitzen du, zeinaren edukia lurralde bakoitzaren ezaugarri sozial eta kultural propioek definitzen dituzten. Haur babesgabeen integrazio familiar eta sozialerako lan egiten duen munduko erakunde pribatu handiena da. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, interkonfetsionala eta orientazio politikoetatik independentea.