Noiz argitaratua Osteguna, 2015.eko Otsailak 26
Nafarroako Parlamentua indarkeria matxistaren aurka kontzentratu da
Hilabete bukaera guztietan egiten duen moduan, Parlamentuak saioa eten egin du generoko indarkeriagatik eraildako emakume guztiei babesa adierazteko
Nafarroako Parlamentuak osoko bilkura eten egin du, hilabete bukaerarekin bat egiten duen aldiro egiten duen moduan, eta Parlamentuaren atean kontzentratu da generoko indarkeriaren aurka dagoela agertzeko.
Era horretan, Nafarroako Parlamentuan ordezkatuta dauden talde guztiek indarkeria matxistagatik eraildako emakume guztiei atsekabea eta oroimena agertu diete.