Alderdi politikoei 2015eko hauteskundeengatik 1,3 milioiko diru-laguntza bat ematea onetsi dute
Parlamentuan ordezkatuta dauden zazpi alderdiek 1,3 milioi banatuko dituzte haien gastuen eta azkeneko hauteskundeetan jaso dituzten emaitzen arabera
Parlamentuko Osoko Bilkurak, Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin, foru lege bat onetsi du zeinaren bidez onesten den alderdi politiko, federazio, koalizio edo haustesle batasunentzako diru-laguntza gisa, 1.314.612,30 euroko kreditu berezia ematea (2011n baino 75.679 gutxiago), 2015eko Nafarroako Parlamenturako egin ziren hauteskundeen kanpainako gastuak finantzatzeko.
Legearen xedea Nafarroako Parlamentuko hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legean aitortzen diren diru-laguntzak eraginkor egitea da, legea onesten denetik 30 eguneko epean. Kasu honetan, gutxi gorabehera % 55a aurreratu da dagoeneko.
Diru-laguntzak eman aurretik Kontuen Ganberak hauteskundeen kontabilitatea ikuskatu beharko du. Diru-laguntzak alderdi politikoei egin dituzten kanpainen gastuen (hauteskundeetarako publizitatearen bidaltze zuzenaren kostua) eta hauteskundeetako emaitzen (aulki kopurua eta boto kopurua) araberakoa izango da. Hona hemen zenbatekoak:
Unión del Pueblo Navarro (UPN), 366.210 euro (15 aulki).
Geroa Bai, 232.787 euro (9 aulki).
EH Bildu Nafarroa, 250.069 euro (8 aulki).
Podemos-Ahal Dugu, 75.337 euro (7 aulki).
Partido Socialista de Navarra-PSOE, 238.450 euro (7 aulki).
Partido Popular (PP), 36.324 euro (2 aulki).
Izquierda-Ezkerra (I-E), 115.431 euro (2 aulki).
Apirilean adostutako hitzarmenari jarraiki 2011ko hauteskundeetan esleitu zen diru-laguntzatik Nafarroako Gobernuak 313.807 euroko aurrerapena eman zuen (hauteskundeetako gastuetarako).
Hauteskundeak burutu ondoren, 2011ko abuztuaren 31ko saioan onetsi zen Hitzarmenaren bidez, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzen zenbatekotik 399.795 euroko aurrerapena eman zuen, zeina, hauteskundeen emaitzen arabera, 2015eko maiatzean parlamentuan ordezkaritza lortu zuten alderdi eta koalizioei dagokien.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 4. artikuluak xedatzen du Nafarroako aurrekontu orokorrak foru lege bidez arautuko direla, baita kreditu berezi edo kreditu-gehikuntzak esleitzeari dagokionez aurrekontu horietan egiten diren aldaketak ere. Hortaz, 2012ko aurrekontuetan esleitu zen eta 2015erako luzatu zen kreditua nahikoa ez izateagatik, lege hau onesten da, kasu honetan irakurketa bakarrean.
Kreditu berezi horren zenbatekoa kontu-sail hauetako kredituarekin finantzatuko da: Enplegu Plana. Hitzarmena CEN, UGT eta CCOO erakundeekin, kualifikazio ibilbideen programetarako (957.711,90 euro); Enplegu Plana. Hitzarmena CEN, UGT eta CCOO erakundeekin, enplegu aukeretarako ibilbideen programetarako (44.396,19); eta Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko (312.504,21).
• www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege Proiektuaren argitalpena (NPAO, 37. zk., 2015-12-02koa)