Noiz argitaratua Osteguna, 2016.eko Urriak 13

Nafarroako Poliziei buruzko Legea indargabetzeko Foru Legearen Proposamena aintzat hartzea ezetsi da

UPNk egindako planteamenduak 8/2007 Foru Legea berreskuratzeari eta gobernuari sei hilabeteko epean, bestea arau bat adostasuna oinarri hartuta egiteko eskatzeari buruzkoak, ez du arrakastarik izan

Gaur egindako osoko bilkuran, Nafarroako Parlamentuak ezetsi egin du Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatu zuen apirilaren 10eko 15/2015 Foru Legea indargabetzeko Foru Legearen Proposamena aintzat hartzea. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek aldeko botoa eman dute, eta UPN eta PPNk kontrakoa.

UPNk aurkeztu duen lege proposamenak xede du gaur egungo legea indargabetzea, 8/2007 Foru Legea aldi baterako berriz indarrean jartzea eta Nafarroako Gobernuari, sei hilabeteko epean, bestea arau bat idazteko eskatzea, alderdi politikoen eta profesionalen adostasuna oinarri hartuta, polizien araudia hobetzeko..

Zioen azalpenean honako argudio hauek baliatu ditu: 15/2015 Foru Legearen bidez legeari egindako aldaketa “akats izugarria” izan zen eta Foruzaingoaren egoera “are gehiago banatzeko eta okertzeko baino ez duela balio izan etengabeko gatazken bidez".

Ildo horretatik, eta “gobernuaren eta sindikatuen artean egin ohi den negoziazioa Parlamentuari igorri izanaren ondorioz sortu diren banaketak” nabarmendu ostean, “hutsetik abiatzen den eztabaida lasaian eta zentzuzkoan oinarritzen diren aukerak bilatzera” dei egin da.

www.nafarroakoparlamentua.eus
• Foru lege proiektua argitaratu da (99. NPAO, 2016-09-06koa)