Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Otsailak 23

Minutu bateko isilunea Parlamentuan, eraildako azken emakumeen oroimenez

Nafarroako Parlamentuaren ostegun honetako osoko bilkuraren hasieran egin da isilunea

Nafarroako Parlamentuak, gaurko deitutako kontroleko osoko bilkuraren hasieran, minutu bateko isilunea egin du indarkeria matxistak azken 48 orduetan eragin dituen hiru biktimen oroimenez.

 

Horrela, Osoko Bilkurak iragan irailaren 17an onetsitako erabakia betez, foru legebiltzarrean ordezkaritza duten talde guztiek beren nahigabea agertu dute eta indarkeria matxistaren biktimak oroitu dituzte.