Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Maiatzak 11

Haurrei eta nerabeei laguntza emateko hiru taldeak aurrerantzean Nafarroako Gobernuak kudea ditzala eskatzen duen ebazpena onetsi du Parlamentuak

  

Osoko Bilkurak gaur onetsi duen ebazpen batean, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du haurrei eta nerabeei laguntza ematen dieten hiru taldeak aurrerantzean Nafarroako Gobernuak kudea ditzan. Asun Fernández de Garaialde foru parlamentariak (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioa) proposatu du ebazpen hori.

 

Honako hau dio onetsitako ebazpenak:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du aurrerantzean Nafarroako Gobernuak kudea ditzan haurrei eta nerabeei laguntza emateko hiru taldeak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Nafarroako Gobernuak zuzenean kudea dezan Iruñerrian eta iparraldean ezarri asmo den haurrei eta nerabeei laguntza emateko taldea.

 

3. Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du azter eta kuantifika dezan, ikuspuntu ekonomikotik eta beharrizanen eta eskaeraren aldetik, haurrei eta nerabeei laguntza emateko beste hiru taldeak ezartzeko aukera”.

 

Ebazpenaren lehen puntua EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeen baiezko botoekin, UPN eta PPNren ezezko botoekin eta Geroa Bai eta PSNren abstentzioekin onetsi da.

 

Bigarren puntua EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeen baiezko botoekin, UPN eta PPNren ezezko botoekin eta Geroa Bai eta PSNren abstentzioekin onetsi da.