Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Maiatzak 11

Nafarroako Gobernuari abusuzko klausulak, tartean zoru-klausulak, iker ditzala eskatzen dion ebazpen bat onetsi da

  

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak proposatuta, Nafarroako Parlamentuak, aho batez onetsi duen ebazpen batean, Nafarroako Gobernua premiatzen du modu aktiboan aurrera eraman ditzan ikerketak, Nafarroan jarduten duten finantza-entitateek abusuzko klausulak, batez ere zoru-klausulak, ezartzeari buruzkoak.

 

Honako hau dio onetsitako ebazpenak:

 

“Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Kontsumo Zerbitzuari jarraibideak eman diezazkion, honela jokatzeko:

 

– Modu aktiboan aurrera eraman ditzan ikerketak, Nafarroan jarduten duten finantza-entitateek abusuzko klausulak –batez ere, zoru-klausulak– ezartzeari buruzkoak.

 

– 1/2017 Errege Dekretuaren aplikazioaren edo erabileraren gaineko kontrol bat egin dezan partikularrek arlo hau dela-eta beren finantza-entitateei egiten dizkieten judizioz kanpoko erreklamazioei buruz.

 

– Ezar ditzan, bidezkoak diren izapide eta azterlan juridikoak egin ondoren, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsaren arloko foru araudian ezarritako zehapenak, horrelako klausulen erabilera orokor eta zabala detektatzen duen kasuetan. Halaber, zehapen horiek handitu eta areagotu daitezela, 1/2017 Errege Lege Dekretuan xedatutako judizioz kanpoko konponbideak aplikatzeari dagokionez finantza-entitateei erresistentziazko jarrera edo fede txarra antzematen zaienean”.