Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Ekainak 8

Ez da onartu irakasleen babeserako lege bat taxutzeko lan-mahairik eratzea

PPNren asmoa zen irakasleen “babesgabetasuna” zuzentzen saiatzea prebentzio eta disuasio neurriak bilduko zituen arau propio baten bidez

Parlamentuak, gaurko osoko bilkuran, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin, atzera bota du mozio bat, Legebiltzarrari eskatzen ziona “Nafarroan lan-mahai bat eratzea, irakasleen aurkako erasoak mozteko neurri eraginkorrak jasoko dituen irakasleen babeserako lege bat taxutzeko xedez, eta zeinetan parte hartuko baitute hezkuntza-erkidegoak (gurasoak, irakasleak, sindikatuak, zuzendaritza-taldeak, irakasleen ordezkariak), talde parlamentarioek eta Nafarroako Gobernuak”.

 

PPNko foru parlamentarien elkarteak sustatutako mozioaren zioen azalpenean adierazten zen irakasleek jasaten duten “babesgabetasuna” zuzendu beharra dagoela, larriagotzen ari den arazo bat (2017an 89 eraso izan dira, 2016an baino 50 gehiago) “minimizatzeko” joerak eragiten duela babesgabetasun hori, eta Sindikatuek ere azpimarratu dutela “irakasleen babeserako lege bat taxutu beharra”, neurri prebentiboak eta disuasio neurriak bilduko dituena.