Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Urriak 19
Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egin du N-1 errepidean bidesariak jartzea Etzegaraten
Legebiltzarrak uste du alde bakarreko erabakia izan dela eta urtarrilaren 1ean indarrean jarri eta gero kamioien trafikoa ugaritu eginen dela Foru Komunitatean
Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur UPN, EH Bildu, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioekin onetsi duen ebazpen batean, Legebiltzarrak adierazten du “arbuiatu egiten duela N-1 errepidean bidesariak jartzea Etzegaraten”.
UPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpena justifikatzeko, zioen azalpenean baieztatzen da “alde bakarreko” erabakia izan dela bidesaria abian jartzea, eta “Nafarroako Foru Komunitateko kamioien trafikoari begira, zalantzarik gabe ondorio negatiboak” izanen dituela.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (113. NPAO, 2017-09-15ekoa)