Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Azaroak 30

Nafarroako Parlamentuak GIB-HIESA saihesteko eta honi aurre egiteko itun politiko bat eratzea babesten du

HIESaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, bihar Sare eta HIESaren aurkako Nafarroako Batzorde Herritarrak antolatu duten ekitaldian parte hartuko du Parlamentuak, eta fatxada gorriz argiztatuko du

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onartu du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du giza immunoeskasiaren birusaren aurka lan egiten duten GKEak ekonomikoki bultzatu eta babesteko, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztuta.

 

HIESaren aurkako Nazioarteko eguna, Gure Osasuna, gure eskubideak lelopean, abenduaren lehenengo egunean ospatzen da urtero, eta Parlamentuak bihar Sare eta HIESaren aurkako Batzorde Herritarrak antolatu duten ekitaldian parte hartuko du (12:30etan Legebiltzarreko atean).

 

Gainera, ohikoa den bezala, Parlamentuak bere fatxada gorriz argiztatuko du (18:00etatik 24:00etara), eta egun osoan zehar lazo gorri bat zintzilikatuko da kanpainari atxikimendua erakutsiz.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du esparru honetan lan egiten duten GKEak ekonomikoki babesteko eta laguntzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Dekretua era orokorream ezarri dadin osasunaren eta hezkuntzaren esparrua baliabide materialez eta giza baliabideez hornitzea babesten du

 

3. Nafarroako Parlamentuak GIB birusari buruzko formazio espezifikoa sustatuko du bereziki Lehen Arretako irakaslegoarentzat eta osasungintzako langileentzat.

 

4. Nafarroako Parlamentua GIBari “Gaixotasun infekto-kutsakor” katalogazioa kentzearen babesa berresten du

 

5. Nafarroako Parlamentuak 16/2012 Lege-Dekretua indargabetzearen eskaera berresten du.

 

1, 3 eta 4. puntuak ahobatez onartuak izan dira, eta 2. eta 5. puntua UPNren aurkako bozkekin onartu da (PPN ez da bilkuran egon).