Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Urtarrilak 16

Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena, egungo egoera bidegabea zuzen dezan eta gutxienez zortzi gida-baimen aztertzaile postu esleitu ditzan

Garapen Ekonomikorako Batzordean onartua. 2018ko urtarrilaren 16an

1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du zuzen dezan gidabaimenen aztertzaileen kopurua dela-eta dagoen konparaziozko bidegabekeriako egungo egoera, halako moduan non Nafarroako Foru Komunitateari gutxienez ere zortzi aztertzaile-postu esleituko baitizkio heldu den abenduan eginen den lan eskaintza publiko irekiari begira jada publikoki iragarri direnetatik.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du egin beharreko izapide guztiak azkartu ditzan, lan eskaintza publiko hori lehenbailehen egite aldera; bien bitartean, aztertzaile ibiltarien eta zerbitzu eginkizunetakoen plantillatik gaurko egoera konpontzeko behar adina aztertzaile esleitu eta Nafarroan modu iraunkorrean egonen direla ziurtatuko du, harik eta aipatutako lan eskaintza publikoko lanpostuak betetzen dituzten pertsonek ordezkatzen dituzten arte.

 

UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztua.

 

Aho batez onartua.