Espainiako Gobernua premiatzen da 1978ko Sanferminetako gertakarien inguruko guztia desklasifika dezan
Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko urtarrilaren 18an
1.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du behar den erabakia har dezan, Sekretu Ofizialei buruzko apirilaren 5eko 9/1968 Legean ezarritakoarekin bat –urriaren 7ko 48/1978 Legeak aldatu zuen–, 1978ko Sanferminetako gertakariak direla-eta Estatuko Administrazioan dauden afera, egintza, dokumentu, informazio, datu eta objektu guztiak desklasifikatzeko, eta zehazki, honekin batera doan eranskinean adierazitakoak.
2.- Nafarroako Parlamentuak mozio hau Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluari igortzeko nahia adierazten du.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-E-k aurkeztua.
UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-E-ren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onartua.