Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Martxoak 7

Nafarroako Gobernua Nafarroako ekonomia bultzatzeko funtsezko sektoreen artean Adimen Artifiziala sar dezan premiatzen duen ebazpena

Garapen Ekonomikorako Batzordean onetsia. 2018ko martxoaren 7an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Adimen Artifiziala sar dezan Nafarroako ekonomia bultzatzeko funtsezko sektoreen artean, zeinak Espezializazio Adimendunerako Estrategian jasotzen baitira.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Nafarroako administrazioa sar dezan nazioarteko azterketa-eremuetan eta foroetan, zeinak jorratzen ari baitira munduko eta Europako ekonomian eta, beraz, bertako herrialde eta erregio guztietakoan adimen artifizialak izanen duen eragina.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan adimen artifizialaren arloan dagoen prestakuntza-eskaintza azter dezan, arreta berezia emanez ingeniaritzak, zientzia zehatzen datuen azterketaren, zientzia eta teknologiaren sustapenari, eskaintza egokituz gaurko eta etorkizuneko eskaerara.

 

4.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio zentsu bat egin dezan, ekoizpen katean giza lan eskuaren ordezko elementuak dituzten enpresa guztiekin, elementuak mota, sektore eta jardueraren arabera sailkatuz, erabiltzen den “baliabide robotikoaren” irudi erreala eskuratzeko.

 

5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat presta dezan, adimen artifiziala iristeak Nafarroako Foru Komunitatean izanen duen eraginaren gainekoa, bereziki enplegagarritasunean, bidezko diren babes neurriak hartuz.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

UPN, PSN eta PPren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin etaGeroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren aurkakoekin onetsia.