Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 12

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak osasunaren arloko erasoak desagerrarazteko konpromisoa adierazten du

Aprobación en Mesa y Junta de Portavoces. Día 12 de marzo de 2018

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak osasunaren arloko erasoak desagerrarazteko konpromisoa adierazten du. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak osasunaren arloko erasoak desagerrarazteko konpromisoa adierazten du.

 

2. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak kanpainak egitea osasunaren arloko profesionalen aurkako erasoak direla-eta gizartea kontzientziatzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak jarraitzea eta indartzea lanbide-gaitasunei buruzko prestakuntza-programak, egoera zailei aurre egiteko.

 

4. Nafarroako Gobernuak prebentzio-estrategia bat garatzearen alde dago Nafarroako Parlamentua, osasunaren arloko profesionalen aurkako erasoak desagerrarazte aldera osasunaren arloko profesionalek eta segurtasun indar eta kidegoek otsailean lortutako akordioa oinarri”.