Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez gaitzetsi egiten baitu Nikaraguako Gobernu sandinistaren errepresioa
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko ekainaren 4an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baitu Nikaraguako Gobernu sandinistaren errepresioa. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute Unión del Pueblo Navarrok, Geroa Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Alderdi Popularrak, eta EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra abstenitu egin dira.
Adierazpenak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du errepresio bidegabe hori, biktimentzako eta haien senitartekoentzako justizia exigitzen du eta Ortega lehendakariaren gobernu sandinista premiatzen du bere herritarren giza eskubideak errespeta ditzan”.