Errefuxiatuek munduan zehar bizi duten egoerari buruzko mahai inguru bat ospatuko da asteazken honetan Parlamentuan
Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira, Igor García eta Manuel Martorell kazetariek eta Javier Galparsoro abokatuak errefuxiatuek Mediterraneoan bizi duten egoerari buruz hitz egingo dute
Asteazken honetan, ekainaren 20an, La crisis de los refugiados, en el ángulo muerto mahai ingurua ospatuko da Parlamentuan (12:00, Erabilera Anitzeko Aretoa), eta hizlari gisa arituko dira Igor García Barbero kazetaria (Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko Emergentzia Unitateko Kidea), Manuel Martorell kazetaria (Ekialde Hurbilean eta herri kurduan aditua) eta Javier Galparsoro abokatua (CEAR-Euskadiko lehendakaria).
Ainhoa Aznárez Igarzak, Parlamentuko Lehendakariak irekiko du mahai ingurua.
Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak antolatu du, eta Nagore Eskisabelek, Nafarroako ordezkariak gidatuko du eztabaida.
Saioa Parlamentu Irekia ekimenaren baitan ospatzen da, gizartean interesekoak diren herri ekimenen eztabaidei bide emateko programa.