Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Ekainak 20

Mariano Herrero Ibáñez foru parlamentari karguaz jabetuko da ostegunean

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak ostegun goizeko 09:00ean (erakunde-aretoan) bilkura eginen du, Mariano Herrero Ibáñezek UPNko foru parlamentari kargua har dezan.



Foru parlamentari osoa izateko erregelamenduzko baldintzak beteko ditu Herrerok, Iñaki Iriartek parlamentari izateari uko egin ondoren eta José Javier López Rodríguezek, zerrendan hurrengoak uko egin ondoren.

 

Burgosen jaioa (1961), 2007 urtetik Monteagudoko alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakari izandakoa 2011 eta 2015 urteen bitartean, funtzionarioa da eta Lan Harremanetan diplomatua. Nafarroako Parlamenturako UPNren zerrendan 17. postua izan zuen.