Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Urriak 25

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena foru lege proiektu bat igor dezan apustuekin eta, bereziki, kirol apustuekin zerikusia duen guztia arautzeko xedez

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko urriaren 25ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da foru lege proiektu bat igor dezan arrazoizko epe batean, apustuekin eta, batez ere, kirol-apustuekin lotura duen guztia arautzeko xedez.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio ikastetxeen inguruetan apustu-establezimenduak eta joko-aretoak irekitzea debeka dadin.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da foru lege horretan alkoholaren eta tabakoaren baldintza beretan arautu dadin kirol-apustuen publizitatea.

 

4.- Gobernuari eskatzen zaio ikerketa zehatz bat egin dezan apustu eta zori-jokoen mendekotasunaren eragin eta eboluzioari buruz, bereziki kirol apustuetan eta gazteengan oinarrituz. Ikerketa hau Osasun Publikoaren Institutuak berehala aurkeztuko duen Drogen eta Mendekotasunen Prebentziorako Planean eta diagnostikoan sartuko da.

 

5.- Nafarroako gobernua premiatzen da Drogen eta Mendekotasunen Prebentziorako Planaren esparruan, lan talde bat sor dezan hezkuntza eta esparru sozio-sanitarioko ordezkariek osatua, baita Jokuen eta Ikuskizun Publikoen Saileko kideekin, toki entitateekin eta ludopatiaren esparruan lan egiten dutenekin ere. Talde honek koordinatuko ditu prebentziozko politikak eta aukera guztiak aztertuko ditu, baita arauak ere, adin txikiko pertsonak apustuetan –kirol apustuak bereziki- has ez daitezen kontrolatzeko.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

1. puntua UPN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bairen abstentzioarekin onetsi da.  

 

2. eta 3. puntuak UPN, Podemos-Ahal Dugu-Orain, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bai eta EH Bilduren abstentzioekin.

 

4. eta 5. puntuak aho batez onetsi dira.