Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Urriak 25

Amatasun prestazioa dela-eta PFEZean egindako atxikipenak itzultzeko protokolo bat taxutu zezan Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa baztertu da

PPNk, UPN eta PSNren babesarekin Auzitegi Gorenaren epaia aipatzen zuen atxikipenak itzultzeko eta "Espainiako gainontzeko lurraldeekiko konparaziozko bidegabekeriak ekiditeko"

Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat baztertu du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena “amatasun prestazioa dela-eta PFEZean egindako atxikipenak itzultzeko protokolo bat taxutu dezan”.

 

Zioen azalpenean, PPNk sustatutako mozioak Auzitegi Gorenak lege-doktrina gisa ezarri zuen epai bat aipatzen zuen: “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik salbuetsita daude Gizarte Segurantzarengandik jasotako amatasun-prestazio publikoak”. Espainiako gainontzeko lurraldeekiko konparaziozko bidegabekeriak ekiditeko, Nafarroako Gobernua premiatzen zuen ofizioz taxutu zezan protokolo bat, “Nafarroan ere 2014tik honako atxikipenak itzultzeko eta, hartara, ukitutako pertsonek itzulketa hori erreklamatu behar izatea ekiditeko”.