Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, dio bere ustez beharrezkoak direla Kataluniako gizartean dauden jarrera politiko ezberdinen arteko elkarrizketa eta negoziazioa
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko azaroaren 5ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak dio bere ustez beharrezkoak direla Kataluniako gizartean dauden jarrera politiko ezberdinen arteko elkarrizketa eta negoziazioa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, PSNk eta Izquierda-Ezkerrak aldeko botoa eman dute; UPNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Kataluniako gizartean dauden jarrera politiko ezberdinen artean –independentistak, federalistak, autonomistak...– eta Kataluniako erakundeen eta Espainiako Gobernuaren artean hitz egitea eta negoziatzea, dagoen gatazka politikoari konponbide politiko bat eman ahal izan dakion”.