Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Azaroak 22

Nafarroako Parlamentua Zergadunaren Defendatzailearen zerbitzua eta figura sor zezan premiatzen zuen mozioa baztertu da

Kexak aurkezteko eta artatzeko berariazko kanal bat eskatzen zen, estatu mailan zergapekoen eskubideen defentsan lan egiten duen organoaren antzekoa

 

Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat baztertu du gaur Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen (4) aurkako botoekin, UPN eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen (3) abstentzioekin eta PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatu nahi zen “egin beharreko arau-aldaketa susta zezan, Zergadunaren Defendatzailearen zerbitzua eta figura sortzeko”.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak sustatutako mozioak Nafarroako Tributu Ogasunaren 2017ko Memoria aipatzen zuen, non aitortzen den ez dagoela kexak aurkezteko berariazko kanalik ezta hauek artatzeko prozedurarik ere, eta horregatik, zergapekoen eskubideen defentsan lan egingo duen organo baten sorrera eskatzen zen.

 

Horretarako, eta nafarren bermeak areagotzeko, hauen “iradokizunak eta proposamenak” artatzeari dagokionean ere, Tributuei buruzko Lege Orokorrak babestuta Zergadunaren Defentsarako Kontseiluak egiten duen lana defendatzen zen, eta Europar Zergadunaren kodeari heltzeko deia luzatzen zen, dokumentu horren zati handi bat Estatuko nahiz foru erkidegoko tributu-araudietan jasotzen baita.