Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abenduak 17

2018ko abenduaren 17ko saioa

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, ABENDUAK 17, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, abenduak 17–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat ematen du Zerbitzu Juridikoen txosten-oharra, Parte-hartze demokratikoari buruzko Foru Lege proiektuari buruzkoa.

- Ondotik datorren errekurtsoa ez onartzea erabaki du, Eledunen Batzarrari errekurtsoa aurkezterik ez dagoelako: Ogasuneko eta Finantza Politikako Batzordeko Mahaiak 2018ko abenduaren 10ean hartutako erabakiaren aurka Unión del Pueblo Navarro eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztutako errekurtsoa, Mahaiak ez baitzuen onartu 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako IV.12 zuzenketa.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Nafarroa zerga-lehiakortasunaren indizean jaitsi izana azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Calbete Incasa SAko Enpresa Batzordearen ordezkaritza batekin, zuzendaritzak produkzio-unitatea itxiko duela iragarri ondoren enpresak bizi duen lan-gatazka azal dezan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- AFAPNA-Nafarroako Administrazio Publikoko Funtzionarioen Elkarteko ordezkariekin, Hezkuntza Departamentuaren mendeko bitarteko irakasleen gradua eta antzinatasuna onartzeari buruz egiten duten proposamena azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren aurkako Nafarroako Sarearen ordezkariekin, egiten ari diren BIP kanpaina aurkez dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak erabaki du behin betiko ez onartzea ikerketa-batzorde bat eratzeko proposamena, xede izanen lukeena jakitea ea zer kalte eragin ahal izan den Koroaren gastuak ordaintzera bideratutako Nafarroako funts publikoetan, bai eta Hitzarmen Ekonomikoaren bidez Estatuaren zor guztien amortizazio-kuotetan, errege emeritu Juan Carlos I.ak ustez eginiko irregulartasunen ondorioz. Eledunen Batzarrak 2018ko azaroaren 12an eskaturik emandako txosten-oharrak argudiatzen zuen ez zela bidezkoa aipatu ikerketa-batzordea sortzea. Aldeko botoa eman dute lehen lehendakariorde Unai Hualde Iglesiasek, bigarren lehendakariorde Alberto Catalán Higuerasek eta bigarren idazkari Maribel García Malok. Txostenaren aurkako botoa eman dute Ainhoa Aznárez Igarza lehendakariak eta lehen idazkari Maiorga Ramirezek.

- Gai-zerrendatik kanpo erabaki da 2019ko martxoaren 29ra arte luzatzea Nafarroako Aurrezki Kutxari buruzko ikerketa batzordeak bere konklusioak aurkeztu ahal izateko epea.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Foruzaingoko 'optimizazio-neurriak’ lehengoratzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du. (9-18/POR-00358). Osoko Bilkura. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria.

- Foruzaingoaren komisaria berri bat eraikitzeko planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du. (9-18/POR-00359). Osoko Bilkura. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria.

- 0tik 3 urtera bitarteko hezkuntza-zikloa doakoa egiteko konpromisoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. (9-18/POR-00360). Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.

- Jakiteko Nafarroako Gobernuko lehendakariak zer eginen duen Nafarroa zerga-lehiakortasunean jaisten jarraitzea ekiditeko. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du. (9-18/POR-00361). Gaurkotasun handikoa.

GALDERA IDATZIAK:

- Ribaforadako lurzati-berrantolamenduari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Tere Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- 9-18/PES-00222 eta 9-18/PES-00205 espediente-zenbakietako ekimenetan aipatutako Irakasleari Laguntzeko Zentroko aholkulariek beren lanpostuak lortu dituzten deialdi publikoei eta 2017-2018 ikasturtea baino lehenagoko beren lanpostuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- 9-18/PES-00213 eta 9-18/PES-00217 espediente-zenbakietako ekimenetan aipatutako Irakasleari Laguntzeko Zentroko aholkulariek beren lanpostuak lortu dituzten deialdi publikoei eta 2017 baino lehenagoko beren lanpostuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- 9-18/PES-00208 espediente-zenbakiko ekimenean aipatutako Irakasleari Laguntzeko Zentroko aholkulariak bere lanpostua lortu duen deialdi publikoari eta 2016-2017 ikasturtea baino lehenagoko bere lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Zentroetako aholkulari lanpostuen erregularizazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- 9-18/PES-00224 eta 9-18/PES-00226 espediente-zenbakietako ekimenetan aipatutako Irakasleari Laguntzeko Zentroko aholkulariek beren lanpostuak lortu dituzten deialdi publikoei eta 2011 baino lehenagoko beren lanpostuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- 9-18/PES-00211 espediente-zenbakiko ekimenean aipatutako Irakasleari Laguntzeko Zentroko aholkulariak bere lanpostua lortu duen deialdi publikoari eta 2016 baino lehenagoko bere lanpostuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- 9-18/PES-00221 eta 9-18/PES-00212 espediente-zenbakietako ekimenetan aipatutako Irakasleari Laguntzeko Zentroko aholkulariek beren lanpostuak lortu dituzten deialdi publikoei eta 2018 baino lehenagoko beren lanpostuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- 9-18/PES-00214, 9-18/PES-00219, 9-18/PES-00220, 9-18/PES-00207, 9-18/PES-00206 eta 9-18/PES-00223 espediente-zenbakietako ekimenetan aipatutako Irakasleari Laguntzeko Zentroko aholkulariek beren lanpostuak lortu dituzten deialdi publikoei eta 2015 baino lehenagoko beren lanpostuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuak Alesbesko ikastetxerako darabiltzan asmoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Muga meategiaren proiektuaren sustatzaileari –Geoalcali– exigitutako informazioari buruzko txostena ministerio horri igortzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

- 9-18/PES-00203 espediente-zenbakiko galdera idatziaren errepikapena. EH Bildu Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Kontuen Ganberako lehendakariak, agerraldi batean, Nafarroako Kontuen Ganberaren 2019. urterako fiskalizazio programaren proiektua azaldu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Eledunen Batzarrak txosten juridiko bat egiteko eskatu du, honako hauei buruzkoa: Nafarroako Gobernuak foru parlamentarien informazio-eskariei erantzuteko betebeharra, inolako arrazoirik eman gabe informazio hori ukatzeak –are informazioa ematea jendaurrean ukatzeak– izan ditzakeen ondorioak, eta ea Nafarroako Parlamentuak nola babestu ditzakeen foru parlamentarien eskubideak, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 14.2 eta 14.3 artikuluetan jasotzen direnak. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak ez dagoela ados Armadaren Etorbidearen izena aldatzeko Iruñeko alkateak hartutako erabakiarekin. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Aurkako botoa eman dute Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta I-Ek; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aldekoa.

 

Baztertutako adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak dio ez dagoela ados Armadaren Etorbidearen izena aldatzeko Joseba Asiron Iruñeko alkateak hartutako erabakiarekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak aitortu eta babesten du Espainiako Armadaren egitekoa arlo ezberdinetan, herritarren segurtasuna zainduz, gure mugen barnean zein haietatik kanpo ere”.

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatzen baitu Skolae programa derrigorrezkoa izatea eta familien mobilizazioak babesten baititu. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, PSNk eta I-Ek aurkako botoa eman dute; UPNk eta PPNk, berriz, aldekoa.

 

Baztertutako adierazpenak honako hau zioen:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak errefusatzen du Skolae programa derrigorrezkoa izatea eta exigitzen du indargabetu daitezela Hezkuntzako 350/2018, 441/2018 eta 418/2918 ebazpenak, Nafarroako ikastetxe guztietan derrigorrezkoa egiten dutena.

 

2.- Nafarroako Parlamentua bat dator joan den larunbatean, abenduak 15, Intsumisioaren Parkean egin zen elkarretaratzea, Skolae programa bidegabe, ilegal eta ez-legitimo deklaratzen zuena”.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten ditu Nafarroako gizarteak eta familiek Skolae programaren aurka eginen dituzten mobilizazioak”.