Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baititu ETAk 40 urte baino gehiagoan eginiko hilketa, bahiketa eta estortsioak
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko otsailaren 11n
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten baititu ETAk 40 urte baino gehiagoan eginiko hilketa, bahiketa eta estortsioak. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN, PPN eta I-Ek aldeko botoa eman dute; EH Bildu Nafarroa, berriz, abstenitu egin da.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“- Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu ETA banda terroristak 40 urte baino gehiagoan eginiko hilketa, bahiketa eta estortsioak.
- Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten du eragindako min itzela, eta banda terroristak 40 urte baino gehiagoan eginiko hilketa, bahiketa eta estortsioaren biktimak ez ahazteko konpromisoa hartzen du”.