2019ko otsailaren 18ko bilkura
NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, OTSAILAK 18, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, otsailak 18–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak erabaki du epe bat irekitzea zuzenketak aurkezteko Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko Foru Lege proposamenari, zeina Osoko Bilkurak otsailaren 14an aintzat hartu baitzuen.
- Mahaiak erabaki du epe bat irekitzea zuzenketak aurkezteko Lagun egiteko animalien babesari buruzko Foru Lege proposamenari, zeina 2018ko otsailaren 14ko Osoko Bilkuran aintzat hartu baitzen.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Nafarroako Sinboloei buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartu izanarekin.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legea hein batean aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartu izanarekin.
INTERPELAZIOAK:
- Hezkuntzako lan-osasunaren arlo orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan kultur turismoak Nafarroan duen eragin ekonomikoari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da Oinarrizko Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasle guztien garraio-zerbitzuaren gastuak finantza ditzan, baldin eta, derrigorrezko hezkuntza jasotzeko adina izanik, beste herri batzuetara joan behar badute bizi diren herrian halakorik ez dagoelako. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Nafarroako Gobernuko lehendakariak 35E/2017 Foru Aginduari buruz informatze aldera egin beharreko agerraldia erretiratzea. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearena, azal dezaten noiz eta nola beteko dituzten berdintasunaren nahiz LGTBI arloko politikei buruzko aurrekontu-akordioak eta 2019ko urtarrilaren 18ko Osoko Bilkurak hartutakoak. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, egoitza-lekuen kudeaketarako esparru-akordioaren xehetasunak azal ditzan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Osasuneko kontseilariarena, legegintzaldiaren hasieran Departamentuarentzat planteatutako helburuen betetzeari buruzko ebaluazioa egin dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Gurelur elkartearekin, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua prestatzen ari den Espezie Mehatxatuen Nafarroako Katalogo berriari buruzko iritzia eman dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren ordezkariekin, Nafarroan kirol arloko lanbideetan hasteari eta jarduteari buruzko Foru Lege proiektuari buruzko gogoeta egin dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Nafarroako Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Ofizialaren ordezkariekin, Nafarroan kirol arloko lanbideetan hasteari eta jarduteari buruzko Foru Lege proiektuari buruzko gogoeta egin dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Nafarroako Gobernuaren liburutegiek 2018ko udan izan duten ordutegiari buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Hondakinen Partzuergoak 2015etik gaur arte izandako egoera ekonomiko finantzarioaren bilakaerari eta etorkizunean jarraitzeko edo desagertzeko aurreikuspenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mariano Herrero Ibáñez jaunak aurkeztu du.
- Dia enpresaren Nafarroako plantillako lanpostuak mantentzeko eginen diren zuzemenei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zertan den erabaki honen betetze-egoera: Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat egin dezan "Tasa arrosa" deiturikoak daukan eraginari buruz. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntzako Fakultatea ezartzeari buruz Osasuneko ministroak egindako adierazpenei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko eledun Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.
- Nafarroaren merkataritza-balantzan, bertako enpresetan nahiz horien esportazioetan Brexitak izanen dituen ondorioak leuntzeko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- 2019-2020 ikasturterako Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntzan aurrematrikula egiteko epetik heldu diren datuei eta horien balorazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zergatik ezkutatzen diren Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntzako Gradua ezartzeari buruz egindako txostenak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- After care programa hobetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Inportazioei nahiz erkidego eta estatu barruko erosketei dagokienez Garapen Ekonomikorako Departamentuak egiten duen analisiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroa markak gure erkidegotik kanpo duen posizionamenduaren diagnostikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako industria-espazioan desoreka geografikoak leuntze aldera egindako hobekuntzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan mugikortasun jasangarrirako eta garraioa antolatzeko lege integral bat taxutzeko helburua betetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Distantzia motz eta ertaineko trenen konexioak hobetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zertan den politika energetiko osoa eta klima-aldaketa kudeatzeko entitate publiko baten sorrera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Txikizkako merkataritza aldezteko iragarritako neurriak betetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du. (9-19/POR-00064). Garapen Ekonomikorako Batzordea.
- Sodenaren helburuak betetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Legegintzaldi honetan zehar eredu tradizionalak gainditzeko helburuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren eta Aragoiren, Errioxaren, EAEn eta Akitaniaren arteko harremanak hobetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Liburutegietan informazioaren teknologia garatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Kultur ondasunen erregistroari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Kultura zientifikoaren arloko lorpenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Ondareari buruzko asteburuko jardunaldiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Ariketa fisiko osasungarrirako ingurunea aldezte aldera Osasun Departamentuarekin sortutako batzordeak lortutako emaitzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Irekita daraman denboran Navarra Arenari dagokionez Nafarroako Gobernuak egiten duen balantzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Kirol entitateek Taxoareko instalazioak erabiltzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Administrazioan euskarak duen erabilerari eta eskariari buruzkoa eta herritar guztiek administrazioan berdintasunez sartzeari begira diren mugei eta onetsitako hizkuntza planak funtzionarioen eskubideak ustez urratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Musikako eta arte eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko oposizio-deialdiaren balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.
- Navarplumako enpresa batzordeak eskatutakoari dagokionez egindako edo aurreikusitako jarduketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.
- Etxebizitza eskuratzeko EmanZipa eta DaVid programei buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntzako Gradua ezartzeko aurreikuspen ekonomikoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak erabaki du ez onartzea Juan José Archilla Pintidura jaunak aurkeztutako eskari-idazkia, zeinean pertsona zehatz bat nahiz Malagako Udaltzaingoko Ikerketa eta Babes Taldea premiatzen baitzituen lege indardunak errespetatzera eta modu arbitrarioan eta bidegabean jazarria ez izatera.
- Mahaiak erabaki du Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Kontseiluari dokumentazioa bidal dakion, Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari atxikitako Nafarroako Estatistika Institutuak onetsitako 2018ko bizi-baldintzei buruzko gizarte-inkesta antolatzea eta biltzea, grabatzea, kodetzea, araztea eta balioztatzea prozedura irekiaren bidez kontratatzeko administrazio klausula partikularren orriko 8. klausulak legezkotasuna ustez urratu izanari buruzko irizpena eman ahal izateko.
- Mahaiak aldarrikatu du Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako patronatukide bat izateko aurkeztutako hautagaia: Inés Sáinz de Pipaón Martínez Virgala andrea, Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztua.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi eta babestu egiten du Bakea eta Askatasuna Sahara Mendebaldean taldeartekoen XXIII. Konferentziak onetsitako Palmako Adierazpena. “Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak berretsi eta babestu egiten du Bakea eta Askatasuna Sahara Mendebaldean taldeartekoen XXIII. Konferentziak onetsitako Palmako Adierazpena”. (Ohar honekin batera doa Palmako Deklarazioa)
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu ehizarako instalazioen aurkako indarkeriazko ekintzak eta Nafarroako ehiztarien aurkako mehatxuak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
Deklarazioaren aldeko botoa eman dute talde parlamentario eta foru parlamentarien elkarte guztiek, Podemos-Ahal Dugu Orain Baik izan ezik, abstenitu egin baita.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu ehizarako instalazioen aurkako indarkeriazko ekintzak.
2. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu Nafarroako ehiztarien aurkako mehatxuak”.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak adierazi du honako hau aurkeztu izanaren berri izan duela: Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuaren txostena, Carlos Couso Chamarro jaunak Nafarroako Parlamentuko Mahaiari aurkeztutako zenbait auziri buruzkoa.
Txostenean ondokoa esaten da: “talde parlamentario batek Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu ahal izateko ezinbesteko baldintza da taldeko kide guzti-guztiek berariazko baimena ematea eta enttiatearen izena, kontuaren zenbakia eta harekin loturiko IFZ jasotzen dituen agiria sinatzea. Agiri hori, bai hasieran bai geroago aldaketarik egiten bazaio, Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzura igorriko da, horrek transferentzia bidez aipatu funts publikoen ordainketa egin dezan”. Halaber, txostenak dio legegintzaldiaren hasieran Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioa osatu zuten foru parlamentari guztiek baimena eman zutela dirulaguntzak xede horretarako irekitako kontu korrontean jasotzeko, eta kontu horrexetan sartu direla dirulaguntzak kontua bertan behera utzi arte”.
Txostenak gehitzen du ezarritako prozedura betetzen ez den bitartean, Podemos- Ahal Dugu Orain Bai talde parlamentarioari dagozkion dirulaguntzek IFZ bati loturiko kontu hartzekodun batean pilatzen jarraituko dutela, eta, amaitzeko, dio behin legegintzaldia amaitutakoan aipatu diruaren xedea zehazteko izapidetzen den espedientean kontuan hartuko dela Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen Lehenengo Xedapen Gehigarrian ezarritakoa eta Nafarroako Parlamentuak Foru Komunitateko Diruzaintzari itzuliko dizkiola ekitaldian aitortutako betebeharrak betetzeari atxikiak ez diren funtsak. (Ohar honekin batera doa txostena).