Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Otsailak 28

Nafarroako Parlamentuak ostiral honetan harrera egingo die Nafarroako Gazte Kooperatibisten II. Kanpuseko parte-hartzaileei

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, harrera egingo die ostiral honetan, martxoaren lehenengoan, Nafarroako Nekazal Kooperatiben Batasunak antolatutako Nafarroako Gazte Kooperatibisten II. Kanpuseko 40 parte-hartzaileei.

 

Ekitaldia 09:30etan izango da Legebiltzarreko Areto Instituzionalean, eta Ainhoa Aznárezek, Legebiltzarreko Lehendakariak eta José María Martínezek, Nafarroako Nekazal Kooperatiben Batasuneko Lehendakariak parte hartuko dute.

 

Nafarroako Gazte Kooperatibisten II. Kanpusaren helburua da nekazaritza sektoreko belaunaldi erreleboa sustatzea, esparru honen lidergoaren eta kudeaketaren ardura hartuko duten belaunaldien ezagutza eta interakzioa indartuz.