Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena autonomoen kolektiboa babesteko neurriak ezar ditzan
Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko otsailaren 28an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako langile autonomoak ukitzen dituzten jarduera irregularrak detektatu, borrokatu eta prebenitzera bideratutako jarduketak antola ditzan.
2.- Gobernua premiatzen da kanpainak egin ditzan, xede dutenak Nafarroako gizarte osoa sentsibilizatzea jarduera irregularren eta deklaratu gabekoen eragin negatiboei buruz, bai eta horietara joz gero aplika daitezkeen zehapenei buruz ere.
3.- Gobernuari eskatzen zaio urgentziaz sor dezan berariazko batzorde edo lantalde bat, lan autonomoaren esparruko jarduera irregularrak detektatu, borrokatu eta prebenitzeko.
4.- Gobernua premiatzen da Lan Autonomoaren Lanbide-elkarteak sar ditzan Iruzurraren aurka Borrokatzeko Batzordean.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsia.