Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Martxoak 7

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunen informazio-ohar soilak lor ditzan

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko martxoaren 7an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Jabetza-erregistratzaileen Elkargoari eska diezazkion Eliza Katolikoak Hipoteka Legearen 206. artikuluaren babesean immatrikulatutako ondasunen informazio-ohar soilak, zein ere den hark erabilitako izena –”elizbarruti”, “apezpikutza”, “parrokia” edo gisakoak–: 1998a baino lehen egindakoak, Iruñeko 3. eta 8. jabetza-erregistroetan 1998tik 2008ra bitarte egindakoak eta Nafarroan 2008tik 2015era bitarte egindakoak.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio iker dezan ea egindako immatrikulazioak herri-ondasunenak diren eta, hala baldin bada, abiarazi beharreko egintza administratibo edo judizialak abiaraz ditzan ondasun horiek berreskuratzeko. Hartara, giza baliabide aski jarri beharko dira eginkizun hori oso-osorik egiteko.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Ek aldeko botoa eman dute eta UPN eta PPNk aurkakoa.