Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena lehenets dezan zaintzaren eta laguntza pertsonalaren afera ekonomia sozialaren esparruan
Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko martxoaren 14an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da onar dezan zaintzaren eta laguntza pertsonalaren afera inbertsio bat eta ekonomiaren nahiz gizartearen aldetik lehenetsi beharreko sektore bat dela, genero-justiziakoa izateaz gain.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko tokiko itunak babestu eta bultza ditzan, bai eta udaletan pertsona-, familia-, lan- nahiz gizarte-bizitzako ardurakidetza jorratzen duten gainontzeko akordioak ere.
3.- Gobernuari eskatzen zaio zaintza-lanei buruzko itun instituzional bat egin dezan, Nafarroako Gobernuko departamentu guztiek pertsonen zaintza eta beharrak beren politika, plan, programa eta jarduketa guztien muinean kokatzeko konpromisoa jasotzeko (programa-akordioaren 2.5 Berdintasuna ataleko 23. neurria).
Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsia.