Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Martxoak 20

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena beste herri batzuetara Lanbide Heziketa egitera doazen ikasleen garraio-zerbitzuaren gastuak finantza ditzan

Hezkuntza Batzordean onetsia. 2019ko martxoaren 20an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Oinarrizko Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasle guztien garraio-zerbitzuaren gastuak finantza ditzan, baldin eta, derrigorrezko hezkuntza jasotzeko adina izanik, beste herri batzuetara joan behar badute bizi diren herrian Oinarrizko Lanbide Heziketarik ez dagoelako.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio hartu beharreko neurriak har ditzan garraio-zerbitzu hori abian jarri ahal izateko.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aho batez onetsia.