Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Martxoak 20

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena apustu egin dezan bosgarren belaunaldiko telefonia Nafarroara laster hel dadin

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Batzordean onetsia. 2019ko martxoaren 20an.

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da apustu sendoa egin dezan bosgarren belaunaldiko telefonia Nafarroara laster hel dadin; hartara, asmotan hartuko da hura garatzea Banda Zabala lurralde osoan hedatzen ari den modu berean: transbertsalki, plan estrategikoetan kontuan hartuz eta zeresana duten eragile nagusiekiko harremana ezarriz.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio telekomunikazio arloko hurrengo lizitazioetan jaso dezan hartzailearen konpromisoa, Nafarroako lurraldean 5G teknologia ezartzekoa, epeak eta estaldura zehaztuta.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da 5G ekartzeari buruzko informazio, sustapen eta babes ekintzak egin ditzan inplikatuta dauden guztiekin, Nafarroa teknologia horretan aitzindari izan dadin eta erakargarriak izan gaitezen teknologia laster heltzeari begira, Foru Komunitatearen industria-, hezkuntza- eta teknologia-posizionamenduaren mesedetan.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. eta 3. puntuak aho batez onetsi dira. 

 

2. puntua UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren abstentzioarekin onetsi da.