Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Martxoak 20

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena haurren aurkako indarkeria desagerrarazteko zenbait ekintza egin ditzan

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Batzordean onetsia. 2019ko martxoaren 20an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da aldiro sentsibilizazio-kanpaina publikoak presta eta abiaraz ditzan.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio ohiko moduan adingabeekin lanean diharduten profesionalak ugaritu ditzan eta haiei prestakuntza eman diezaien indarkeriaren prebentzioan eta detekzioan.

 

3.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio programa berezi gehiago gara ditzan, ikastetxeetan edozein indarkeria-kasuren prebentzioa eta detekzioa eta horren aurrean nola jokatu jorratzeko.

 

4.- Gobernua premiatzen da udal eta kontzejuekin ados dezan adingabeei eta nerabeei gune seguruak eskueran jartzea, etxean edo eskolan ez daudenerako.

 

5.- Eskatzen da neskatoak babesteko neurri zehatzak gara ditzan, kolektibo hori baita gehien pairatzen duena indarkeria. Zehazki, sexu-esplotazioa, haurtzaroko ezkontza edo genitalen ebaketa bezalako erasoen aurrean.

 

6.- Gobernuari eskatzen zaio bereziki ahulak diren beste talde batzuentzako babes berezia: adingabe desgaituak; gurasoen zaintzarik gabekoak edo zaintza hori galtzeko arriskuan daudenak; bakarrik dauden adingabe atzerritarrak; LGTBI kolektiboak edo behartsu direnak; arrisku-egoeran dauden familietako adingabeak edo administrazioaren tutoretzapekoak.

 

7.- Espainiako Gobernuari deia luzatzen zaio haurren aurkako sexu-delituen preskripzioa alda dezan, halako moldez non kontaketa eginen baita biktimak 30 urte betetzen dituenetik aurrera, eta ez, orain arte bezala, 18 urteko adinetik aurrera. Eta justizia-sistema egokitu dezan haurren beharretara, epaiketa-prozesuak haiek berriro biktimiza ditzan ekiditeko.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1, 2, 3, 5 eta 6 puntuak aho batez onetsi dira (PPN ez da egon).

 

4. puntua UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.

 

7. puntua UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Erem aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da.