Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Martxoak 25

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez arbuiatu egiten baititu Bardeako tiro poligonoan 2019ko martxoaren 25etik 29ra bitarte eginen diren maniobra militarrak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko martxoaren 25ean.

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baititu Bardeako tiro poligonoan 2019ko martxoaren 25etik 29ra bitarte eginen diren maniobra militarrak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Bardeako tiro poligonoan “Sirio 19” operazioaren baitan 2019ko martxoaren 25etik 29ra bitarte eginen diren maniobra militarrak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berriro ere dio Bardeako tiro-poligonoa ixtearen alde dagoela”.