Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Apirilak 9
Nafarroako Parlamentuak Barañain BHI-ko ikasleei harrera egingo die asteazken honetan
Ikasleek Europako mugei buruzko eztabaida batean parte hartuko dute
Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, Barañaingo Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasleei harrera egingo die asteazken honetan, hilak 10.
Ekitaldia 11:00etan izanen da Areto Instituzionalean eta Ainhoa Aznárez Igarzak hitza hartuko du.
Jarraian ikasleek eztabaida bat egingo dute (Erabilera Anitzeko Aretoan) Europako mugen egoerari buruz. Hitzartzeak ingeleraz izango dira, Alemaniako eta Poloniako ikasleek parte hartuko baitute.