Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Apirilak 10

Kazetari Parlamentarien III. Sarien banaketa ekitaldia

Legebiltzarreko jarduera jarraitzen eta lantzen duten profesionalek Uxue Barkos, Ana Beltrán, Iñaki Iriarte, José Miguel Nuin eta María Chivite saritu dituzte

Kazetari Parlamentarien III. Sarien banaketa ekitaldia ospatu da gaur arratsaldean Nafarroako Parlamentuan, Legebiltzarreko jarduera jarraitzen eta lantzen duten profesionalek antolatuta.

 

Kasu honetan, 16 komunikabidetako 30 kazetari izan dira euren botoekin bereizitako bost kategoria hauetako irabazleak hautatu dituztenak.

 

Ana Beltrán (PPN) izan da lehen saria jaso duena, Gobernuaren Zigorra saria, hain zuzen, eta Uxue Barkosek (Geroa Bai), berriz, horren ihardespena, Oposizioaren Zigorra.

 

Iñaki Iriarte (UPN) Ustekabeko Parlamentari gisa saritu dute eta José Miguel Nuinek (Izquierda-Ezkerra) Hizlari Onenaren saria jaso du. Kategoria berri honek, kasu honetan, Nafarroako politikako beterano bat agurtzeko balio izan du, bi garaitan bereiztutako bost legegintzaldiren ondoren lehen lerroa uzten baitu (1995-2007 eta 2011-2019).

 

Bosgarren saria María Chiviterentzat (PSN) izan da kazetarien ustez, komunikabideekin harremanik onena izan duen parlamentaria izan baita.

 

Sariak alde batera utzita, kazetariek beste lau parlamentariri oroimen opari bat eman diete, Legebiltzarrean ibilbide luzea izan dutenak eta aurten politika edo Parlamentua uzten dutenak. Alberto Catalánen kasuanm Parlamentuko Lehendakari izan zen 2011 eta 2015 urteen bitartean eta Carlos García Adanerorekin batera, zazpi legegintzaldi osatu dituzte, hau da, 28 urte (1991-2019). Sergio Sayas (UPN) eta Asun Fernandez de Garaialderi (EH Bildu) ere opari bera eman diete, hiru legegintzaldiren ostean (2007-2019) Legebiltzarra uzten baitute.

 

Ekitaldian talde guztietako parlamentariak eta 16 komunikabidetako kazetariak izan dira.

 

Bozketan hurrengo komunikabidetako 30 kazetarik hartu dute parte:

 

Diario de Noticias, Gara, Berria, El País, ABC, Europa Press, Agencia EFE, Cadena SER, Onda Cero, Cope, Euskalerria Irratia, RTVE-NA, Navarra TV, EITB, Hamaika Telebista eta Xaloa Telebista.