Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak bilkura eginen du heldu den astelehenean, 2019ko maiatzaren 6an, 10:00etan, Batzar Aretoan. Hona gai zerrenda:
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legea hein batean aldatzen duen martxoaren 27ko 1/2019 Foru Lege-dekretua baliozkotzeari edo indargabetzeari buruzko eztabaida eta bozketa.
- Ogasun Ministerioak egindako gogoetak, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak igorriak, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea dela-eta.
- Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen lehenengo artikuluaren lehen eta hemeretzigarren apartatuak direla-eta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak igorritako desadostasunak.
- Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen bigarren eta hamabigarren artikuluak direla-eta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak igorritako desadostasunak.
- Konstituzio Auzitegiaren epaia, 1394-2018 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko arazoari buruzkoa. Arazoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Auzitegiak planteatu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legearen xedapen iragankor bakarraren 4.2 apartatuta dela-eta.
- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2019ko apirilaren 10ekoa, zeinaren bidea Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko kideak, titularrak nahiz ordezkoak, izendatzen baitira.
- Gobernu Kontseiluak 2019ko martxoaren 20an egindako bilkuran hartutako erabakiak.
- Gobernu Kontseiluak 2019ko martxoaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiak.
- Informazioa, 2019ko ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzkoa.
- Informazioa, 2019ko ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzkoa.
- Kontuen Ganberak eginiko txostena: “Errenta bermatua eta gizarteratzea (2016-2018)”.
- Kontuen Ganberak eginiko txostena: “Barañaingo Udala (2017)”.
- Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren dekretua, zeinaren bidez artxibatu egin baititu SODENA enpresa publikoak egindako jarduketei buruzko ikerketa batzordean Sánchez Galán jauna agertu ez izanaren ondorioz Estatuko Erakundeen aurkako delitua ustez egin izanari buruzko ikerketa-diligentziak.
- Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze-egoerari buruzko txostena, 2019ko hirugarren hiruhilekokoa.
- Nafarroako Foru Komunitatearen senatariak Senatuaren XII. Legegintzaldian eginiko jarduera, eta haren izendapena berresteko eskaria.
- Sanfermines 78 Gogoan Elkartearen “Argazkiak lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad” erakusketaren olana lagatzeko eskaria.
- Nafarroako Parlamentuaren egoitzako klimatizazioaren kontrol-sistemaren instalazioa berritzeko kontratua esleitzeko proposamena.
- ANFASen eskaria, Parlamentuan topaketa bat egin dadin desgaitasun intelektuala duten pertsonekin eta maiatzaren 26ko hauteskundeetarako hautagaiekin.
- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren eskaria, Nafarroako Parlamentuan egin dadin Erasmus+ Programak kofinantzatutako “Gazteak eta politikariak” proiektuaren amaierako ekitaldia.
- Proposamena, Nafarroako Parlamentuarentzako biltagiratze-kabina baten hornikuntza, instalazioa eta abian jartzeko kontratua esleitzeari buruzkoa.
- Gastu osagarria baimentzea, Séneca FX aplikazioaren bidez zuzeneko emanaldiak egiteko hiru encoders erosteko.
- Nafarroako Parlamentuak hizkera inklusiboko gida bat argitaratzea COCEMFE-Desgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioarekin eta COCEMFE Nafarroarekin lankidetzan.
- Eskaria, Legebiltzarreko atalondoan maiatzaren 26ko hauteskundeetan Nafarroako Gobernurako hautagaien arteko eztabaida bat egin dadin.